GURI BURUZ
Electricidad Elustondo da gure izena. Enpresak 40 urte eta gehiagoko esperientzia du argiztapenean, instalazio elektrikoetan eta era guztietako konponketetan. Gainera, gure bezeroen eskura jartzen dugu material elektriko aukera zabala, geure biltegia eta stocka baititugu, eta argiztapen produktuak giro guztietarako, estilo eta leku guztietarako, arreta bikaina eta aholkularitza pertsonalizatua emanez.
Adituak gara instalazio elektrikoetan eta konponketetan. Esperientzia handia dugu, era berean, giro- musika instalatzen, erreformetan eta instalazio berrietan. Komunitateak eta garajeak mantentzeko zerbitzua eskaintzen dugu, atezain automatikoen nahiz bideo-atezainen instalazioa eta mantentzea, besteak beste.
Webgune honetan, eskain dezakegun produktu eta zerbitzu aukera labur bat aurkituko duzu, eta on line erosteko aukera ere bai. Baina nahi genuke zure proiektu edo asmoa aurrez aurre ezagutu, eta gure esperientzia osoa eman. Mintzatuko gara?