
ARGIZTAPENA
Behar duzun guztia daukagu zure etxea edo saltokia argiztatzeko. Hainbat estilo ditugu eta azken joeren jabe gara, horregatik, zatoz gure salmenta puntura edo on line denda ikustera. Argiztapen berritzailea jartzeko aukera zabala dugu, teknologiarik aurreratuenarekin, zu bila zabiltzan hori garai berrietara egokitu dadin.

ERREFORMAK ETA OBRA BERRIA
Zure etxebizitza edo lokala birgaitzen dugu profesionaltasunik handienarekin eta azken joerak aintzat hartuz. Muntatzen ditugu koadro elektrikoak, argi hartuneak, instalazio berriak, eta egiten, instalazio elektrikoen erreforma, domotika, telebistako antena jartzea eta aire giroturako instalazio elektrikoak, aireztapen artifizialak eta presio-taldeak, besteak beste. Eska ezazu aurrekontua konpromisorik gabe.

BIDEOATEZAINAK ETA ATEZAIN AUTOMATIKOAK
Aholkua eman eta jartzen ditugu era guztietako atezain automatikoak eta bideo-atezainak. Azken berrikuntzak eta puntako teknologia ditugu, esku libreak dituzten barne unitateak eta bideo-atezainak sartzeko aukerarekin. Gainera, aukera daiteke barne-unitate aukera zabalean, prezioak egokitzen baitira komunitate edo partikular bakoitzaren prezioetara.

MATERIAL ELEKTRIKOA
Kalitatezko era guztietako material elektrikoa saltzen dugu, geure stocka baitugu geure almazenean. Kableak, hodiak, kanaletak, mekanismoak, konektoreak… Instalazio eraginkor iraunkor baterako produktuak. Gainera, soluzioak dauzkagu funtzio askorekin: energia aurreztea, zentralizazioa, antibandalikoak, soinua…

INSTALAZIOAK ETA KONPONKETAK
Elektrikari profesionalak ditugu konponketa elektrikoetarako, zure konponketa eta instalazio beharrei erantzungo dietenak. Aldatzen ditugu era guztietako kableak, bonbillak, mekanismoak, eta abar. Baita ere konpontzen ditugu lanparak, konponbidea baldin badute. Beste alde batetik, behe-tentsioko era guztietako instalazio elektrikoak jarri, konpondu eta mantentzen ditugu, bai etxeetan, bai saltoki eta industrietan.

KOMUNITATEAK ETA GARAJEAK
Soluzio globalak eta pertsonalizatuak ematen ditugu mantentze elektrikoan, jabekideen komunitateetara egokituta. Baita ere begiratzen dugu hiru hilabetez behin komunitateko edo garajeko argiteria, eta aldatzen ditugu halogenoak, fluoreszenteak, led-ak, eskailerako erlojuak, etengailuak eta pultsadoreak, mugimendu detektagailuak, emergentziak, atezain automatikoak eta beste asko.

GIRO-MUSIKA
Era guztietako giro- musika jartzen dugu, soluziorik onena emanez bezeroaren beharrari. Azken berrikuntzak ditugu, bezero bakoitzarentzat egokitutako irrati customizatuak, duen irudiaren araberako programazio esklusiboarekin. Interkomunikazio zona desberdinak eskaintzen ditugu etxerako eta negozioetarako, estetika eguneratu batekin.